Kontinente-ertz

Kontinente-ertza lurrazal kontinentalaren eta lurrazal ozeanikoaren arteko muga definitzeko erabiltzen den terminoa da. Litosfera kontinentalaren eta litosfera ozeanikoaren arteko muga zehaztea oso zaila da sedimentuz estalia edo guztiz deformatuta dagoelako beraz, ikusten den trantsizioari deritzo kontinente-ertz. Ozeanoetako hondoa osatzen duten hiru zonaldeetako bat da, besteak ozeano gandorrak eta lautada abisalak izanik. Kontinente-ertzen morfologia, ezaugarri tektonikoen arabera lau mota nagusi bereizten dira: ertz egonkorrak, ertz konbergenteak, ertz transformatzaileak eta arkuoste-ertzak[1].

  1. Apraiz Atutxa, Arturo, 1967-. (2005). Plaka-tektonika : lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 8484380750. PMC 433323972. (Noiz kontsultatua: 2019-05-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy